XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Are harrigarriago dena: pasabide, dantzategi eta bizitegi osoa hegaztiek berek apaindurik dadukate.

Zernahi koloredun gauza erabiliko dute apaingarritzat: lore, haribitxi, barakuilu-maskor, etab.

Are gehiago, hegazti hauetariko zenbaitek ikasia du margotzen ere zenbait belarkiren isurkia dela medio, edo bikor batzuen edo-eta zenbait arbola azalen izardia dela bitarteko.

Ikusgarria ez bada gero hau, zeren-eta tresnaren batzuk erabili beharra eskatzen bait du lan honek.

Soilki emeak dira arduratzen habiaz eta umeez tilonorrinkoen artean.

Emeak egin lezake lan hori baina baldin-eta inguru-giroak laguntzen badio soilki, eta hori faktore askoren baitan dagoenez, aurrez esan liteke noiz izanen diren kondizioak faboregarri, beroaldeko oihanetan bederen.

Tilonorrinko delakoaren emea ustekabean heltzen da sexo-heldutasunera, eta denbora gutian, eta orduan presaka hasi behar izaten du ar eske; baina hau ez da prolema, zeren-eta ekintzaileago bait da arra sexo-lanetan, denbora luzeagoan irauten dio alegia horretarako ahalmenak.

Ar-emeak elkarren antzeko direnean, orduan, biek hartzen dute parte dantza-jokoan.

Bata bestearen aurrez dantza eta (jatena, adaxkak, etab.) opari eskaintzak egiten dituztelarik, elkarrenganako grina eta egokiera azalduaz.

Kasu hauetan beharrezko da hori, zeren bestenaz ez bait litezke zein den arra eta zein emea berezi.

Halare, bien jokabidea berdintsua den hegaztiotan, ezkontza lotura iraunkorragoa da.

Puntu honi buruz xehetasun gehiago nahi izanez gero, aski duzu Lorenz bilakariaren idazlanak irakurtzea; bereziki, basahate (Anser anser) eta beleei doakienetan.